XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gainera, oxido nitrikoaren kantitate txikia gehitu ondoren, abiadura ez bada txikitzen erradikal guztiak eliminatu direla esan daiteke.

Horregatik, oxido nitrikoaren sobera gehitu ondoren jarraitzen duen erreakzioak molekularra izan behar du.

Adibidez etanoaren muga-erreakzioa: etano molekulak eszitatu ondoren hidrogeno molekula eta etileno molekula bat ematen ditu.

Lehengo egite horri buruz zenbait eztabaida izan dira, baina gaur egun ezinezkoa da erreakzio molekularren hipotesia mantentzea.

Honen nabaritasunik garrantzitsuena isotopo nahasteen azterketetatik sortu dira.

Honela, Rice eta Warnerinek Csub2Dampsub6;-a deskonposatu zuten CHampsub4;-aren aurrean eta CHampsub3;D eta CHsub2Dsub2-aren produkzio-abiadurak aztertu zituzten CHampsub3;D /CHampsub4; proporzioa deskonposatzen den Csub2Dampsub6;-aren portzentaiarekin linealki aldatzen dela aurkitu ondoren (CHampsub3;D) /(Csub2Hampsub4;) v.r. Csub2Dampsub6; irudia egitean, oxido nitrikoarekiko berjabea den irudikapena lortu zuten.

Emaitza honek oxido nitrikoaren gehikuntzak nahasketa-prozesuen eta erreakzio globalaren abiadura proporzio berdinean txikitzen dituela adierazten du.

Horregatik, oxido nitrikoa gehitzen denean, erradikal askeen eta atomoen kontzentrazioak ez dira zero egiten, baizik eta abiadura globala txikitzen den neurrian txikitzen dira.

Horregatik, erradikal limiteak erradikal askeen arteko prozesuak barne izan behar ditu.

Wojciechowsky eta Laidlerek oxido nitrikoak deskonposaketa organikoetan erradikal askeen prozesu berriak sortzen dituela onartu zuten; honela, oxido nitrikoak eragiten duen inhibizioan dauden egite batzuk esplikatu zituzten.

Oxido nitrikoak katen erreakzioa hasi eta bukatu egiten duela suposatzen da.

Mekanismo honekin oxido nitrikoaren sobera gehitzen denean, abiadura oxido nitrikoaren kontzentrazioaren independentea da.